XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
SENPEREGazteekin
-
ErrubiaSalbatarreko jokolariak hemen ziren.
Gure Lehenek galdu dute eta Bigarrenek irabazi.
Igande huntan Arrangoitzerat doatzi.
-
Pilota-
* Xapelgoaren finala erditan Peio Noblia eta Benoit Haroçarene gaztetxoek irabazi dute aski aise Hardoitarreri.
Hilabete hunen 29an Milafrangan eginen den finaleko ditugu.
Hor kausituko dituzte garaztarrak.
* Buruz Buruka: Martinon-Mendy-O. Haroçarenek irabazi dute Urdampilleta II. Dithurbide eta Lasseguetteri.
Aldiz galdu adinekotan Behasteguy eta Etcheverriak Olazabal eta Etchegoinen kontra eta gaztetan Salaberry-Endarak, Genua eta Andreren kontra.
* Union Basque xapelgoa hasi zauku.
Zaharretarik eta ttipienetaraino baditugu hameka pare.
Hamar pare arizan dire.
Zazpiek irabazi eta hiruek galdu.
-
Greciet-Bonnetek irabazi dute garaztarreri eta Sabarots-Amestoyek galdu Oloronen.
-
* Lehen mailean: Sabarots-Jorajuriak galdu dute Hazparnen.
Aurtengo kanpo dire.
* Bigarren mailean: O. Haroçarene-Larreak irabazi dute Donibanen.
Beren multxoko lehen dire.